VISIO 2018 Biltzarra

VISIO Biltzarraren zazpigarren edizioa Bilboko Bizkaia Aretoan UPV/EHU egingo da 2018ko azaroaren 15 eta 16an.

VISIO 2018 Zaintza Teknologikoari eta Inteligentzi Lehiakorrari lotutako gaiak elkar trukatzeko eta horien gainean eztabaidatzeko nazioarteko topaketa da.

Hitzorduaren helburua zaintza estrategikoa sustatzen duten edota beren jarduera hobetzeko hori erabiltzen duten profesional eta antolakundeak bil daitezen laguntzea da.

Jadanik sei edizio burututa, VISIO hemen eta gure mugetatik kanpo ere gogoz itxaroten den topalekua bihurtu da.

Zazpigarren edizio honetan 5. Enpresa Topaketa egingo da. Bertan, bereziki, erakutsi ahalko dira enpresek Lehiatzeko Inteligentziari dagokionez teknikak eta metodologia propioak ezartzen izandako esperientziak.

Nori zuzendua dago?

Zaintzarekin, inteligentziarekin, berrikuntzarekin eta erabaki estrategikoak hartzearekin lotutako gaien gainean ikasteko eta beren ezagutza eta esperientziak trukatzeko interesa duten profesionalei eta erakunde eta enpresetako pertsonei.

Helburuak

01. Inteligentziaren aldagarriak punta-puntako berrikuntza jarduerekin lotzea.

02. Zaintza eta inteligentzia jarduerak sustatzea berrikuntza sustatzeko eta lehiatzeko abantaila lortzeko enpresa estrategia legez.

03. Zaintza eta inteligentziaren arloetan azken joerak erakustea.