Bizkaia Aretoa UPV/EHU
Bizkaia Aretoa eraikin berezia da, ez bakarrik bere ezaugarri arkitektonikoengatik, baita bere kokapenagatik ere: Bilboko gune enblematiko batean kokatzen da; "L" formarekin, itsasadarrari eta Guggenheim museoari begira, Abandoibarra etorbidearen erdi-erdian dago, Pedro Arrupe eta Deustuko zubien artean.
Gaur egun, eraikin hau era guztietako ekitaldi sozial, kultural, akademiko eta zientifikoen egoitza izaten ari da. Horietatik asko UPV/EHUk antolatutakoak izaten dira, baina kopuru nabarmen bat ere kanpoko entitateek burututakoak izaten ari dira. Hau dela eta, Bizkaia Aretoa erreferentziazko egoitza batean bilakatu da Bilbo mailan ekitaldien sektore honetan.
Eraikin enblematiko hau Álvaro Siza arkitekto itzaltsuak diseinatu du, eta lehentasuna eman dio "inguruaren eskala mantentzeari, erlaitz batzuk errespetatuz eta oinezkoaren zerbitzuetarako beheko solairua bultzatuz. Irekia eta barrualdea bistan izanik, beheko solairuak hegal zabalak ditu, eremu pribatua publikoan txertatzeko, eta alderantziz".
Arkitektura modernoaren obra hau, Bilbo hiria kulturaren, arkitekturaren eta zerbitzuen arloko erreferentzia bihurtu duen ereberritze proiektuaren parte da.
KOKAPENA
Bizkaia Aretoa UPV/EHU
Abandoibarra etorbidea 48009 Bilbo
GPS koordenatuak:
43.26867,-2.93752
Dokumentua:
Bilboko planoa (pdf ,2,075.39 Mb)