Bilbo
1300eko ekainaren 15ean On Diego Lopez Harokoak Hiribildua sortu zuen. XX. mendearen hasieran, Bilbo Euskal Herriko ekonomi erreferentzia da eta Estatuko garrantzitsuenetarikoa. Dena den, mende horren bukaeran siderurgi industria krisialdi gogorrean sartzen da eta hiria, bere ekonomi garapenaren oinarriak berrasmatzera behartzen du.
Une honetan Euskalduna Kongresu Jauregia, Bilboko Itsasadarreko Itsas Museoko partaide diren eustarriak, Carola garabia eta bonben etxola Bilboko ontzi-industriaren adibide dira.
Urte gutxitan Hiria eta inguruko herriek industria birmoldaketa zailari aurre egin beharko diote. Industria-lurrak, nazioarte mailan saritutako leku eraldatuaren eremu dira eta ondorioz, Bilbo turismo helmuga garrantzitsuan kokatu dute.
“Bilbo Berri” honen ezaugarri nagusia, Frank Gehryk diseinatutako Guggenheim Bilbao Museoa da. Bilbok hiriko hainbat eremu nagusi zaharberritu ditu. Egun, lehen mailako turismo eremu ederra dugu bertan hiriko tradizioak eta nortasun ezaugarriak mantentzen direla. Inguruan Santiago Katedrala dago antzinako baseliza ordezkatuz eta eliza gotiko estilokoa hiriko eraikinik esanguratsuenetakoa da.
Bilbok hiri eraldaketari ingurugiroaren gehitzen dio Itsasadarraren berreskuratze prozesuari eskera, hau izan baita denbora askoan hiriko arima, historiaren lekuko mutua eta merkataritza eta komunikabide ardatza, non munduko artista eta arkitektorik onenen eraikin eta lanak ikus daitezkeen eta gainera erriberako pasealeku bikainak sortu dira Aisia, kirol eta kultura ekintza ugariz gozatzeko aukera ematen dutenak.
Bilboko eraldaketaren estrategia proiektu hau osatzeko, hainbat azpiegitura bermatu dira: zubi berriak, metroa, aireportua eta tranbia. Esan bezala, holako asko arkitekto garrantzitsuak diseinatuta daude (Norman Foster, Santiago Calatrava…) eta, Bilbo eta bere auzoak inguruko eta nazioarteko eremuko hainbat lurralderekin lotura itzela izateko mugikortasun sare bikaina osatzea lortu dute.