IREKIA DAGO VISIO 2018 BABESTEKO AUKERA
VISIO 2018ren antolaketarekin jarraitzen dugu lanean eta aurreko edizioetan bezala interesaturik dauden erakundeei, Zaintza Teknologikoa eta Adimen Lehiakorrari buruzko nazioarteko topaketan, babesle bezala parte hartu eta laguntzeko aukera ematen diegu.
2 eratara parte hartu daiteke babesle bezala eta informazio guztia web orriko BABESLEAK atalean aurki dezakezue.
Lagun gaitzazu Zaintza eta Adimenean erreferentea den biltzarra prestatzen!!
Proposamenak jasotzeko epea itxi da partehartze haundiarekin!
Aurtengo edizioan aurrekoetan jasotako proposamenen mugak gainditu ditugu, gure aldetik esfortzu txiki bat egin dugu ekimen berriak jasotzeko asmoz eta egindako lanaren erantzun bikaina izan dugu.
Aipatzekoa da Iberoameriketatik jasotako proposamenen bolumena, aurtengo biltzarraren helburuetako bat betez.
Eskerrik asko zuen ekarpenengatik!
Calla erritmo onean ari da
Duela hiru aste 2018ko VISIOrako proposamenak egiteko epea zabaldu genuen. Jada zenbait lan heldu dira. Dibertsitateak harritzen gaitu, edukiari eta geografiari dagokionez. Edizio honetan 9 sail tematiko proposatu dizkizuegu eta horrek zuen ideien heterogenotasuna erakusten du. Ideia horiek Estatutik eta itsasoaz bestaldetik etorri dira.
Oraindik astebete gelditzen da lehen fasea amaitzeko. Datorren asteazkenean, martxoaren 28an, calla itxiko dugu. VISIO arrakastatsua izan dadin lehen urratsa etapa hau da eta oso garrantzitsua da zuen laguntza. Horregatik, proposamenak bidaltzen jarrai dezazuen animatzen zaituztegu.
VISIO 2018, hemen dator!
2 urte pasa dira Gasteizen ospatu zenetik eta oraingoan Bilbora bueltatzen da betiko indar eta gogoarekin.,
Hurrengo otsailaren 28an , eta hilabetez, irekita mantenduko da proposamenak bidaltzeko aukera, beraz zuen proposamena bidaltzera gonbidatzen zaituztegu, aurtengo ekitaldiari forma ematen joateko.
Zuen proposamenen zai gelditzen gara!