• Laster aurretiko egitaraua eta izen emateak irekiko dira

    Laster aurretiko egitaraua argitaratuko da, jasotako proposamenetan oinarriturik antolakuntzak eta adituen batzordeak definiturikoa.

    Lehenengo eguneko sesioak adimen elkarbanatuan, lurralde adimenean, patenteen bidezko zaintzan eta Iberoameriketako esperientziekin osatuko dira.

    Bigarren egunerako azken ediziotako egitura berdina jarraituko da, enpresen saio batekin hasi, eta erreminta eta joerekin bukatuz.

    Bestalde, laster izen emateak zabalduko dira eta aurreko urteetan bezala, gero eta lehenago izena eman, gero eta kondizio hobeak lortzeko aukera izango da. Beraz adi egon webari!

  • Arrakastarekin ireki da VISIOren 7.edizioa babesteko aukera

    Oraingoz AZARO, IALE, INFOLINE, CDE eta IK4-IDEKO dira biltzarra babesten dutenak.

    Biltzarraren oinarri bat dira babesleak eta antolakuntzatik eskerrak eman nahi diegu parte hartzaileei, eta interesa duten gainontzekoei VISIO 2018an parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

  • Txostenak, artikuluak eta akta-liburuak

    Maiatzaren hasieran VISIO 2018an izango diren txosten eta artikuluen onarpena jakinaraziko dugu. 
    Bide batez jakinarazi egiten dizuegu gure webaren bidez aurreko edizioetako akta-liburuak eska ditzakezuela.
  • Bizkaia Aretoa, Visio 2018ren egoitza

    Aurten Bilboko Bizkaia Aretoan egingo da Visio 2018. Bilboren erdian dago eraikin hori, itsasadarraren garai bateko portu-eremuan.

    Álvaro Siza arkitekto portugaldarrak (Pritzker saria 1992an) diseinatu zuen, eta Bilboren arkitektura-erreferentzia berrietako bat bihurtu da. Abandoibarra hiribidearen erdian dago, Aita Arrupe pasabidearen eta Deustuko zubiaren artean; inguruan, berriz, eraikin hauek ditu, beste: Guggenheim Museoa (Frank Gehry), Deustuko Liburutegia (Rafael Moneo) eta Iberdrola dorrea (César Pelli).

    Hain zuzen ere, kokapena izan da eraikin hori Visioren egoitzatarako hautatzeko arrazoietako bat; izan ere, Bilboko ingurune estrategiko eta ondoen komunikatuetako batean dago, eta aise joan daiteke handik hiriaren erdigunera eta eremu komertzialera.

  • VISIO 2018ko egutegiko datetan aldaketak

    Jasotako proposamen bolumena dela eta, ezin izan dugu hauen azterketa bukatu eta gure aldetik onarpena jasotzeko eguna maiatzaren 4 arte atzeratu dugu.

    Bestalde, artikulu osoa bidaltzeko epea uztailaren 6 arte atzeratu dugu, onartzen direnei prestatzeko denbora gehiago emanez.

    Barkatu eragozpenak.