• Acciona Energia, FERROGLOBE eta EIKArekin batera, Gamesa Gerabox enpresen topaketaren bostgarren edizioan parte hartzera animatu da

    Gamesa Gearbox-eko Sonia Garcia-k konfirmatu digu, aurtengo edizioko enpresen bostgarren topaketan parte hartuko dutela ondorengo titulua duen aurkezpenarekin: Adimen Lehiakorraren funtzioak lagunduriko negozio dibertsifikazioa

  • Inskripzio kuota aldaketa

    Aste hau azkena da inskripzio kuota murriztuaz aprobetxatzeko.

    Urriaren 27tik aurrera, kide diren eta bazkide ez direnen kuotak garestituko dira. Beraz, ez itxaron azken momenturarte eta apunta zaitez!

  • Inoiz baino babesle gehiago Visio 2018 batzarrean

    Espainiako Patente eta Marken Bulegoak (OEPM) ere babestuko du Visio 2018, eta batzarrak zazpi enpresa babesle ditu dagoeneko: Intool go for future, Iale Tecnología, Infoline Insight and Foresight, CDE-Arau eta Patenteak Zaintzeko Zentroa, Innguma inteligence for everyone, antara see further, grow faster. Marka bikaina!

    Ekitaldia babestu nahi baduzu, kontsultatu zer babes-mota ditugun aukeran, eta jarri gurekin harremanetan.

  • Izena emateko epea zabalik!

    Izena emateko epea zabaldu dugu Bilbon azaroaren 15 eta 16an burutuko den VISIO 2018 Biltzarrerako.

    Aurreko urteetan bezala, izena aurretiaz ematen duzuenok kuota murriztua izango duzue; hori lortzeko azken eguna urriaren 15a izango da.

    Aurre-egitaraua ere prest dugu; begira dezazuen animatzen zaituztegu, lanbidearentzat gaurkotasun handia duten gaiak sartzen ahalegindu garelako —esate baterako inteligentzia kolaboratiboa eta 4.0 industria—, gehien baloratzen dituzuen sailetako batzuk mantenduz, besteak beste Latinoamerikako esperientzia-gela eta enpresen bilkura.

    Izen-emateak

    Aurretiko egitaraua .

  • Visio 2018 aurrerapen egitaraua eskuragai

    Aurtengo edizioan oso interesgarriak diren hitzaldiak izango ditugu eta, batez ere, egitarauan presentzia iberoamerikar handia izango dugu.

    Zuen interesekoa izan dadila espero dugu!