Antolatzaileak
SPRI Taldea Eusko Jaurlaritzako enpresa garapenerako agentzia da eta bere lanaren ardatza da Euskadiko enpresa sareari zerbitzu ematea. Gure helburua da euskal enpresak laguntzea eta bultzatzea, edozein dela ere beren tamaina, sektorea eta egoera.
SPRI Taldeak Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko aurrekontuaren %75 kudeatzen du, eta zerbitzu, programa, inbertsio eta diru-laguntzen bidez banatzen du zenbateko hori.
IK4 aliantza 2005ean sortu zen, eredu federalaren arabera. Eredu horri jarraikiz, estrategiak partekatzen eta gaitasunak trukatzen dituzte aliantzako kideek, norberaren subiranotasunari uko egin gabe.
Bederatzi zentroen gaitasunak estrategia komun batean batuta, enpresa guztien ezaugarrietara egokitzeko behar den malgutasuna du aliantzak. Hau da, aliantzak gaitasun teknologikoa du enpresa handien beharrei erantzun globala emateko, eta, era berean, ahalmena du ETE-ekin harreman hurbilekoa eta konprometitua izateko.
Tecnalia Research & Innovation Fundazioa da Cidemco, ESI, Euve, Fatronik, Inasmet, Labein, Leia eta Robotiker taldeen batura, eta Espainiako Ikerketa, Garapen eta Berrikuntzako (I+G+B) talde pribaturik handiena, eta Europako lehenengoetako bat. 1.400 langile baino gehiago ditu, eta 125 milioi euro baino gehiagoko fakturazioa.
Beaz Bizkaiko Foru Aldundiaren sozietate publiko bat da eta haren helburua enpresei eta ekintzaileei proiektu berriak sortzeko, berritzeko eta nazioartera zabaltzeko egiten dituzten ahaleginetan laguntzea da.
Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Foru Sailaren menpean gaude eta helburu hori bat dator haren xede nagusiarekin: jarduera ekonomikoa eta lanpostu kualifikatuak haz daitezen laguntzea.
Hori lortzeko Sailak enpresen ibilbidea bultzatzeko ematen dituen diru-laguntzak zehazten eta kudeatzen laguntzen dugu, abiapuntua enpresa berriak sortzea eta amaiera finkatzea izanik.
Adituen batzordea
Azkarate, Ander
IK4-IDEKO
Cadierno, Unai
TECNALIA
Freire, Rosa
CIS GALICIA
Aitor San Sebastián
SPRI - Enpresa Digitala
García de Kortazar, Xabier
Vicomtech-IK4
Goitia, Sabin
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Larreina, Sergio
Isern Patentes y Marcas
Salinas, Carolina
AIMPLAS
Varela, Gorka
IK4-TEKNIKER
Vergara, J.Carlos
CDE
Santa, Alba
OVTT. Universidad de Alicante